Udaberriko oporren amaiera

Kaixo gaztiak! zer moduz joan dira oporrak?

Apirilaren hasierarekin gaztelekura bueltatu gara! Oraingo honetan disparatearekin hasi dugu hilabetea. Honi dagokionez, putz eginez zirkuitu konplexu bati aurre egin behar izan diogu. Gainera, zirkuituan hainbat oztopo gainditu behar izan ditugu, ez da bat ere erraza izan! Hala ere, arrakasta handia izan du, parte-hartzaile asko izan ditu eta.

Gainera, Eibarren hasi eta amaitu zen txirrindularitzako itzuliko azken etapa ikustera joan ginen. Hau bai hau meritua kirolariek dutena!

Horrez gain, beste hainbat ekintza eta jolas burutu ziren. Alde batetik, pultserak egiten aritu ziren. Beste aldetik, Wii-arekin jolasten eta baita mahai jolasekin aritu ginen. Beti bezala, ez ziren ping-pong partidak falta izan!

Azkenik, gogorarazten dizuegu 27an Jumpyard-era joateko irteeraren izen ematea 17rarte irekia dagoela. Animatu zaitezte!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario