Archivo mensual: enero 2019

Kalean euri, Indianokuan dantzari!

Asteburu euritsu honetan,  Indianokuan oso gustura ibili gara eta ekintza pila bat egin ditugu. Erosi berri dugun Cluedo jolasa estreinatu zuen koadrila batek eta mahai gainean izan dugu ia asteburu guztian. Nork hil du Jon Kortanegrena? Aurreko astean kontatu genizuen … Seguir leyendo

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Makarroiak harrapatzen!

Ostiral arratsaldean GazteSpot Lehiaketako irabazleak hurbildu ziren gaztelekura sariaren bila. Zorionak ekipo, zinemarako sarrerak jasotzeak asko poztu zituen. Argazkian Malen, Maitane, Aitana eta Ane (Uxue falta da). Bestalde, hilabete honetako disparatea burutu dugu ostiral eta larunbatean. Ahoarekin espageti bat eutsiz, … Seguir leyendo

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

GAZTESPOT FINALA+ SUGEGORRI

Asteburu honetan aurreko hilabetean  zehar grabatzen aritu diren gaztelekuko bideo motzen finala burutu dugu. Bideo hauek minutu bat baino gutxiagokoak izan behar ziren eta taldeka zein banaka grabatu zezaketen. Bideoaren helburua, gaztelekua nolakoa den edo zer egin daitekeen spot batean  … Seguir leyendo

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

2019 urteari hasiera ematen!

Aste honetan, gazteen oporraldia aprobetxatuz, aurreko astean hasitako puzzle eta  eskulanak egiten jarraitzeko parada izan dugu. Horrez gain, pare bat Pin-Pon txapelketa aurrera eraman dira, giro ezin hobean. Bestalde, gogoratu, gaur, urtarrilak 5, urtarrilak 19an Durangoko Bolerara egiteko asmoa dugun … Seguir leyendo

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario