Kaixo!! Zer moduz?
Aste bukaera hontan emozio asko bizi ditugu gaztelekuan…
Alde batetik, ostiralean aratosteetako bilera izan genuen eta aukera asko atera ziren arren, momentuz ez da aukera finala atera. Horretaz aparte, Catan jokuaren esku, partida oso luzea eta dibertigarria izan genuen eta azkenean, pare bat ordu ondoren, gure Paule izan zen irabazlea!!

Bestetik, dakizuen bezela, zapatuan ginkana izan genuen. Bi talde parte hartu zuten, 6 frogei aurre eginez: tik- tok bat sortuz, piramidea eginez… egia esanda, oso ondo pasa genuen!



Azkenik, Kepari agur goxo bat emoteko asmoarekin, merendola beganoa egin genuen, pizza eta txutxe oso goxuak jan genituen… 😉 Agur Kepa! Eskerrik asko urte hauen gaitxik!!

