Jump Yard

kaixo irakurle maiteok. Zelan joan da astea? Ez asteburua bezain ondo, zihur. Gaztelekuko ekintzetan barneratu direnak behintzat, primeran ibili dira.

Ostiralean, erabiltzaileen proposamena izandako ekintza bat izan genuen. Telazko poltsak norberaren gustora dekoratzeko eskatu ziguten, eta horrela egin dugu. Hezitzaileok espero genuena baino erantzun zabalagoa izan zuen eta genituen poltsa guztiak artelan bihurtu zitezten.

Zapatuan aldiz, gaztelekutik irteera izan genuen. Derio-ko Jump Yard-era joan ginen, bertan bi orduz saltoka ibiltzeko asmoarekin eta ondoren, Zornotzako erdigunera joan ginen bertan bazkaldu eta lagun artean jolastera, bueltako autobusa iritsi bitartean.

Horrez gain, gaztelekuan orburuak gustatu gabe jarraitzen dugu, txanda bakoitzean errenkada berrietan agertzen diren barazkiak hauengatik aldatzen saiatzen jarraitzen baitugu.

Ondo jarrai eta gogoratu hurrengo asteko asteazkena, Maiatzak 1, gaztelekua itxita egongo dela.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

TORTILAK GARAILE!!!

Kaixo gaztiak! Zelan igaro dezue asteburua?

Gaztelekuan, Eibarren egin duen giro ona sartu zaigu eta bertan ere giro apartean pasa dugu asteburua.

Astean zehar, asteazkenean hain zuzen ere, hilabete bukaeran egingo dugun irteeraren izen ematea bukatu zen. Hogeitik gora nerabeek eman dute izena eta zihur primeran pasako dugula.

Asteburua, ostiralean jokatu zen futbolin txapelketarekin hasi genuen, non 5 bikotek hartu zuten parte beraien artean ligaxka bat osatuz.

Zapatuan aldiz, gaztetxef-eko sari banaketaren aurretik, rolak irauli eta hezitzaileak izan gara gaztelekuan erabiltzaileentzat sukaldean aritu garenak. Azken frogako emaitzak emateko genituenez, lau taldeak batu eta hauek erakusteari ekin genion, honela probako sailkapen nagusia bukatutzat emanik. Tortilak izeneko taldea izen zen probako garaile nagusia, Nahia Martinez, Eider Serrano, Janire Richard eta Lennon Franco partaideez osaturikoa. ZORIONAK!!

Ekintza nagusietaz gain, hasieran esan bezala, giro aparta izan dugu gaztelekuan, non erabiltzaileak beraien konfiantzazko lekua duten.

Ondo ibili, Mari Pili!! Eta gainontzeko guztiak ere, noski.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Gazte Txef FINALA!!

Kaixo koadrila!! Oraingoan gaztelekuan Gazte txef-eko final handia izan dugu. Tximeletak, Minitxefs, Tortillak eta Barbien artean egon da lehia. Final honetan, taldeek bizkotxoa egin behar izan dute, ikusten da gazte hauek gaitasun handiak dituztela sukaldaritzarako, eta oso zail jarri dute epaileontzako. Hurrengo larunbatean esango dugu nola geratu den sailkapena, beraz gerturatu zaitezte gaztelekura!

Gainera, beste ekintza batzuk egin dira asteburu honetan zehar, betiko moduan ping-pong arrakasta handia duen kirola da gure gazteen artean baita pictureca jolasak ere. Bestalde neska-mutil hauek hain martxosoak izanik, «just dance» oso erabilia izan da egun hauetan zehar.

Azkenik gogorarazten dizuegu apirilaren 27an irteera dagoela Jumpyard-era eta izen ematea asteazkena 17an amaitzen dela. Animatu eta etor zaitezte!!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Udaberriko oporren amaiera

Kaixo gaztiak! zer moduz joan dira oporrak?

Apirilaren hasierarekin gaztelekura bueltatu gara! Oraingo honetan disparatearekin hasi dugu hilabetea. Honi dagokionez, putz eginez zirkuitu konplexu bati aurre egin behar izan diogu. Gainera, zirkuituan hainbat oztopo gainditu behar izan ditugu, ez da bat ere erraza izan! Hala ere, arrakasta handia izan du, parte-hartzaile asko izan ditu eta.

Gainera, Eibarren hasi eta amaitu zen txirrindularitzako itzuliko azken etapa ikustera joan ginen. Hau bai hau meritua kirolariek dutena!

Horrez gain, beste hainbat ekintza eta jolas burutu ziren. Alde batetik, pultserak egiten aritu ziren. Beste aldetik, Wii-arekin jolasten eta baita mahai jolasekin aritu ginen. Beti bezala, ez ziren ping-pong partidak falta izan!

Azkenik, gogorarazten dizuegu 27an Jumpyard-era joateko irteeraren izen ematea 17rarte irekia dagoela. Animatu zaitezte!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Gaztetxef-eko bigarren froga!!

Kaixo ekipo! Zer moduz pasatu duzue opor aurreko asteburua? Gu sukaldatzen aritu gara, gure «Gaztetxef´´ lehiaketako bigarren frogarekin: oraingo honetan patata tortila sukaldatzea izan dute helburu, bakoitzak bere estrategia eta jakintzak erabiliz. Hori bai, zozketaz aukeratutako osagai bakar bat txertatu behar izan dute haien errezetan : piper gorria, urdaiazpikoa eta gazta, piper berdea edota kuiatxoa. Izugarrizko tortila goxoak egin dituzte! Sailkapen eguneratua horrela geratu da:

Ordu eta laurden izan zituzten patata tortilak egin ahal izateko. Oso lan txukuna burutu zuten! Oraingo honetan, piper gorrien tortila izan zen irabazlea. Hauek izan ziren haien tortilak:

Bestalde, astero bezala, ping-pong partida ugari izan genituen, arrakasta handia duen kirola bait da!

Besterik gabe, hau izan da aste hontako guztia! Gogoratu astearte eta asteazkenean ere zabalik gaudela! Espero dugu oporrak primeran igarotzea eta bueltan indar gehiagorekin etortzea! Hurren arte! :))

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

GAZTETXEF-EKO LEHENENGO FROGA!!

Kaixo ekipo! Zelan pasatu duzue asteburua??? Gu gaztelekuan topera ibili gara, oraingoan «Gaztetxef» izan dugu ekintza nagusitzat. 5 talde desberdinek hartu dute parte, tximeletak, minitxefs, dietistak tortillak eta barbieak. Lehenengo froga honetan, talde bakoitzak osagai desberdin bat izan du eta plater osasuntsu bat egin behar izan dute, bestalde ordu eta laurden eduki dute 10 eurorekin elikagaiak erosteko, sukaldatzeko eta platereratzeko. Epaile bezala Samanta, Pepe eta Jordi etorri ziren jeje🙂. Aste honetako sailkapena honela geratu zaigu.

Honako hauek izan dira egin dituzten platerak. Hauek bai sukaldari trebeak!!!

Bestalde, astero bezala beste ekintza batzuk ere egin dituzte nerabeek, pultserak, «just dance», mahai jolasak…

Hau izan da aste honek eman diguna, gogoratu hurrengo astean gaztetxef-eko bigarren froga egongo dela. Ondo hasi astea, besarkada bat!!!!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

ASTEBURU ALDARRIKATZAILEA

Kaixo kaixo! Zer moduz? Zer egin duzue asteburuan zehar?

Guk, gaztelekuan, emakume langilearen eguna aldarrikatzen hasi dugu asteburua. Herri mailan antolaturiko manifestaldira gerturatu aurretik, gaztelekuan gaiarekin loturiko «collage»ak egin ditugu eta aldarrikapenak egun bakar batera murriztearen aurka azaldu gara, eguneroko kontua bait da.

Horrez gain, zapatuan gerturatu ziren gazteekin, gaian gehiago sakondu eta solasean aritzeko aukera izan genuen. Gure gorputza ezagutzen izeneko dinamika bat egin genuen, nerabeek beraien gorputzaz duten ezagutzaz eta kontzientziaz sakonduz.

Bestalde, gaztelekuak betiko martxa izan du eta gerturatutako nerabeek denetarik egin dute.

Azkenik, gaur gaztelekua ixtean, aurtengo GazteTxef probako izen ematea itxiko da. Mila esker izen eman duzuenoi. Hurrengo astean izango da lehen froga.

Eta besterik gabe, ondo hasi astea eta onak izan.

😉

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Putz ta putz

Kaixo gaztiak!! Zelan dana?

Martxoari eman diogu hasiera iada; eta Naia-ren laguntzarekin programaketa gazteleku arbelean dago irudikatuta.

Programan ikusten den bezala, disparatearekin hasi dugu hilabetea. Honako honetan, putz eginez, paretean markaturiko laukian mantendu behar zuten orria. Nahiz eta hainbat eta hainbat nerabek parte hartu, inork ez zuen 3 segunduz baino gehiago mantentzerik.

Zapatuko lehen orduan, Eibarko duatloia ikustera gerturatu ginen puntu desberdinetara, gaztelekuan atean zain geneuzkan gazteekin batera.

Horrez gain, gaztelekua jendez beterik egon da eta gazteek denetarik egiteko probetxua atera diote; lagun arteko Brawl Stars partidak, urtebetetze ospakizunak, etab.

Azkenik, jakinarazten dizuegu, GazteTxef-eko izen-ematea zabalik dagoela hilaren 10-erarte. Talentu berrien bila gabiltza gaztelekuan.

Eta hau izan da dena! Milesker gaztelekura gerturatu zareten guztioi! Besarkada bero bat!!

Ondo izan 🙂

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Ginkana gaztelekuan

Aupa gaztiak!!!

Asteburu honetan denetarik egiteko aukera izan dugu gaztelekuan. Bertako programaketaz gain, mahai jolasek, muntatzeko robotak, eta arbel aurrean daukagun sormenak nabarmendu dira.

Ekintza nagusi bezala, zapatu honetan ginkana izan genuen gaztelekuan bertan. 15 pertsonek hartu zuten parte eta bi taldetan banatu genituen. Gaztelekuko txoko desberdinetara eramaten zituzten pistak jarraituz, aurkitzean guregana bueltatu behar ziren eta bertan idatzita zegoen froga bete.

Lehenengo frogan, antzezlan motz bat egiteko eskatzen genien. Guk jarritako gai batetik abiatuz eta hainbat hitz gako erabiltzera bultzatuz; prestakuntzarako denbora bat laga ostean, taularatu behar izan ziren.

Ondoren, bigarren froga bezala, lau asmakizun eman genizkien talde bakoitzari eta hauen erantzuna eman ostean, hirugarren frogako kooperazio jolasei ekin genien.

Azken froga bezala, talde bakoitzari bi artelan historiko ezberdin eman genizkien eta beraiek birsortu behar zituzten. Hauetxek izanik beraien lanaren emaitzak:

Eugène Delacroix-en «Askatasuna herria gidatzen»
Picasso-ren «Gernika»
Sandro Boticelli-ren «Venusen berpizkundea»
Leonardo Da Vinci-ren «Azken afaria»

Behin froga guztiak burututa, bi taldeei kooperazioa eskatu genien azken pista aurkitzeko, ginkanaren azken sorpresa falta baitzen.

Hurrengo asteburua, martxoa denez iada, hona hemen hilabete osoko programaketa:

Eta hau izan da dena! Milesker gaztelekura gerturatu zareten guztioi! Besarkada bero bat!

Onak izan!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

ARATOSTEETAKO BIXAMONAZ

Kaixo kaixoo!!!!!! Zer moduz? Gu primeran ibili gara aratoste ondorengo aste honetan zehar. Asteburu honetan gazteen esku egon da egingo genuena eta askotariko ekintzak egin ditugu. Asteburuan zehar pingpong-eko partido asko jolastu dira eta beste behin arrakasta gehien izan duen mahai jolasa «alcachofas, no gracias» izan da.

Gainera, mota askotako eskulanak ere egin dituzte nerabeek; pultserak, giltzatakoak, belarritakoak… baita bi lagunen artean egindako marrazkiak ere.

Bestalde zapatu honetan Maryamen urteak izan dira eta izugarrizko merendola prestatu dute gaztelekuan. Aupa kuadrilla eta zorionak Maryam!!!!!

Gainera gogorarazten dizuegu hurrengo zapatuan, otsailak 24, ginkana egingo dugula gaztelekuan.

Hurrengo asterarte!!! Ondo hasi astea eta besarkada bat!!🙂🙂

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario