Asteburu honetan San Andres jaiak zirela eta Gaztelekua itxita izan dugu Larunbatean, hala ere jende ugari pasa da bertatik.
Ostiralean, gure gazteek eskatutako kaxa jolasean aritu ginen. Guztion artean sortutako frogatxo desberdinak kaxa batean sartu, lotsak alde batera utzi eta musikaren erritmoan gustura ibili ziren. Gazte dexentek hartu zuten parte, eta oraindik beraien artean ezagutzen ez ziren kuadrilak elkar ezagutzeko ere balio izan zien.
Bestalde gogoratu gabonetan, Abenduak 26an, Lasergunera joango garela eta izen ematea abenduak 3tik 15era zabalik izango dela. Informazio gehiago nahi izanez gero pasa zaitezte Gaztelekutik. Animatu, primeran pasako dugu eta!