Gogotsu egon dira gure gazteak asteburua iristeko zain! I. Scape Room arrakastatsuaren ondoren, Ihesgela 2.0 prestatzen ibili gara buru belarri! Koadrila batzuk parte hartzeko gogoarekin gelditu direnez, abenduko bigarren asteburuan berriz antolatuko dugu. Hori dela eta, gelatik irtetzeko trikimailu eta pistak sekretu pean gordetzen jarraituko dugu. Abenduko txandak betetzen hasi dira jadanik, baina oraindik badago lekua; parte hartzea nahi duzuenok, gerturatu gaztelekura! Asteburu honetan 7 koadrilek parte hartu dute eta guztiek lortu dute denbora agortu baino lehen alde egitea.
Talde argazkia nahi duzuenok, pasa zaitezte gaztelekutik eta bidali egingo dizuegu.
Bestalde, gabonetako oporretan Bilboko Lasergunera bueltatuko gara, irteera antolatzen gabiltza. Argi ibili, laster argitaratuko dugu izen-emate data!