Asteburu honetan ere aspertzeko tarterik gabe ibili gara Indianokuan! Beste behin, gazte pila bat elkartu gara Gaztelekuan eta denetarik egiteko aukera izan dugu.
Ostiralean, Sukaldaritza izan genuen, eta ohi bezela, parte hartu nahi izan zuten guztiak asanbladan bildu ziren: Pizzak egitea erabaki zuten, gozoak batzuk, gaziak besteek. Eta behin erabakita, martxan jarri ziren: batzuk erosketak egin, besteek bitartean sukaldea prestatu, eta aurrera! Primeran ibili ziren denak saltsan, eta hare gehiago prestatutakoa dastatzen!
Gainerako egunetan ere goraino beteta egon da Gaztelekua, jolastu, dantzatu… baina batez ere ondo pasatzeko gogoz etorritako gazteekin. Datorren astebururako ere berdina espero dugu, plan itzela daukagu gainera: INDIANOKUA IHES GELA 2.0
Hemen izango gaituzue zuen zain!