Iepa! Punteria lantzen igaro dugu asteburu guztia! Hilabete honetako disparatean, pertxa batzuk soka batean txintxilika lagatzea lortu behar izan dute Indianokuara gerturatu diren gazteak. Hasieran zirudiena baino zailagoa izan da eta gehiengoak ez du pertxa bat ere zitzilikatuta lagatzea. Salmak izan du punteria hoberena eta 3tik 2 pertxa lagatzea lortu du! Aupa zu!
Igandean, eskulanen txanda izan da. 2 aste barru burutuko dugun Ihesgelaren apainketa lanetan ibili gara. Itxura hartzen ari da!