Arratsalde on! Ostiralean hurbildu zen gazte kodrila batekin datorren hilabeteko programaren inguruan aritu ginen eta jadanik azaroko kronograma ia beteta dugu!
Larunbatean dantzan ibili ginen; banaka, binaka, taldeka…koreografia ezberdinak burutu genituen eta gorputza martxan ipintzeaz gain, barre algara ederrak egin genituen.