Aurreko urtean egin genuen Indianokua Ihesgelak eduki zuen arrakasta ikusita, aurten ere prestatzea erabaki genduen erabiltzaile berrientzat. Gaztelekuan izan zen izen-ematean abiada bizian bete ziren jarri genituen txanda posibleak eta berriz ere, primeran pasa zutela esan zuten parte hartutako 5 taldeek. Horietatik talde bakarrak ezin izan zuen garaiz irten Indianokua Jauregiaren sototik.
Ihesgelak duen arrakasta ikusita, lanean gabiz 2.0 edizioa martxan jartzeko. Azaroaren bukaeran izatea dugu aurreikusita, gerturatu gaztelekura eta egon adi!
Bestalde, izugarrizko giroa izan dugu aste osoan zehar, are gehiago asteburuan. Batzuk dantzan, besteak pin-ponean, lagunekin kuxkuxean… Gaztez topera egon da gaztelekua, ikusi besterik ez da gure patinete parkina!
Eta asteburua ondo amaitzeko, filmea ikusi dugu gaur, domeka euritsuari aurre egiteko.